Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lepagogor (orobat lepo-gogor) 1 izond burugogorra.
Cascantekoak? lepagogorrak, inondik ere. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 106. orr.
Ez zen lepo-gogorra, baina ezin zuen ahaztu M'Coy jaunak gurutzada bat antolatu zuela aspaldi ez zela maleta eta jantzi-kutxa bila, M'Coy andreak herrialdean zehar ustezko eginbehar batzuk egin ahal izan zitzan. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 237. orr.
2 (adizlagun gisa)
"Guanteak ekarri behar dituk hik, guanteak," esan zuen Joxemarik lepagogor. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 14. orr.
• 3 iz lepoa gogortzen edo zurruntzen duen mina. ik tortikoli.
Gaur lepoan bufanda handi bat duela dabil, lepagogorra duelako, eta Van Daan jauna ere kexuka dabil, gerriko mina duela-eta. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 45. orr.