Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

leopardo (ETCn 144 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian lehoinabar agertzen da) iz lehoinabarra.

Beste zakur batzuk ere elkartu eta leopardoak ihesari eman zion.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 174. orr.

Leopardo zuriarena dirudien larru sintetikoz egindako gona bat jantzi eta nigana etorri da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 69. orr.

Lumumbak ez zuen, bere leopardo forma utzita, iraultza berririk gidatu, eta Kongon beste diktadura bat ezarri zen, eta beste gerra bat piztu.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 140. orr.

Leopardo-larruzko berokiarekin jantzitako emakume bat ageri zen pantailan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 206. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus