Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Geroztik, nire nahikeria leninistak ere oroitzapenen kutxara igaro ziren. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 97. orr.
Bere betaurreko borobilekin, leninista baino gehiago lennonista izango da Josu. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 30. orr.
Aita Justizia ministroa zen garai liberaleko gobernuan, leninisten izua baino lehen. Berria - Kultura 2006-01-31
Turkiako Alderdi Marxista-Leninista Komunistako kideek «alde egiteko» oihukatu zioten ministroari. Berria - Mundua 2004-10-16
CPN-UML Nepalgo Alderdi Komunista-Marxista Leninista Batuko bozeramaile Pradip Nepal prest agertu zen Gobernuan parte hartzeko. Berria - Mundua 2004-06-03
Gauzak asko aldatu dira, baina Marxista-Leninista ez izateagatik asko sufritu dut. Berria - Kirola 2004-08-10