Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Zer nahi duzu?- lelotu egin al zara "hotelean"? Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 135. orr.
Hainbeste penitentzia egiten ibili eta gero, gizon hauek lelotzen eta burua galtzen ari dituk. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1005. orr.
Lelotzeraino edango genuke; hala, honezkero lokartuta egongo nintzateke. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 140. orr.
Baina alu heze baten usainak lelotu egiten gaitu askotan, eta garesti ordaindu nituen nik Mirenek emandako une atseginak, arraioa! Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 274. orr.
Liluratuta zuen Idoiak, lelotuta. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 67. orr.
Lo egin ondoren, ez zen gose; leloturik zegoen guztiz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 23. orr.
Nire adineko kristautxoak zaharragoenganako mimetismoz eta mirespenez leloturik zeudelako. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 41. orr.
Leloturik geratu zitzaion beha. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 232. orr.
-E? -erantzun nik, artean lelotuta. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 65. orr.
Lelotuta bezala gelditu nintzen jinetera haietako bati begira. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 125. orr.
Baina mundu-oparotasunaren miasmak, masa lelotzen duenak, ongi eragin lezake mundu honetako xarmei buruzko mesfidantza arima espiritualki sentibera eta kementsuetan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 139. orr.