Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Junipero lelo hura zihoan bide hartatik, eta haren presentzia eraman ezinik eta itxaron ezin nuelako, leku hauetan zehar ihes egin dut. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1050. orr.
-A ze bi lelo! -esan zuen amak, irribarre erdiarekin-. "Ikusi haut, lelo hori! Ikusi haut!", entzun diote tabernariari. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 225. orr.
Lelo alaena, zergatik puskatu burua, Susiek dagoeneko gure artetik alde egin badu? Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 163. orr.
Bai leloak eta jendaila hutsala gu hilkorrok. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 119. orr.
Leloen moduan telebistara begira geratu beharrean. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 39. orr.
Leloarena egiten nabilela uste dut. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 54. orr.
Lelo aurpegi hori segituan aldatzen ez baduzu, atximur egingo dizut ipurtaldean. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 43. orr.
Txapela bekainetaraino sartua, irribarre lelo bat masailetik masailera. «Bizia lo», 2003 - 114. orr.