Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lelo hura ezpainetan, desafinatzen ari zen, ahapetik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 243. orr.
Lelo hau abesten zuen Miriamek: [...]. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 175. orr.
Dotore baliatu du arketipo hau, poema batean lelo modura sartuz. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 30. orr.
Klodio eta Klodiaren gaineko lelo lohiak kantatzen ziren. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 60. orr.
Goma-saltoan aritzeko kantatzen den leloa xuxurlatu zuen Uilek. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 55. orr.
Baina edozein testu, bertso, lelo... osatzerakoan, esana edertzetik baino, zer esanetik datozkigu arazoak. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 41. orr.
Internazionala izeneko kantaren leloa. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 394. orr.
Leloaren amaiera aldera, perkusioaren laguntzarekin, Jimmy Fontanak maitasun kontuak baino harago zegoen oihu bat zabaltzen zuen airean: Un mondo... Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 13. orr.
Betiko leloa. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 16. orr.
Eta nik beti lelo bera, ez dakit, ezer ez dakit, ezertxo ere ez dakit... Hobe sufritzea ezen ez hiltzea, hori da bizidunen lelo gorena. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 127. orr.
Joko haien karietara, aitzineko "Hirurak bat" edo "Laurak bat" leloaren orde, Zazpiak Bat aldarrikatu zuen, Adema Zaldubi kalonjeak, Azpeitiko bestetan, 1894an. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 113. orr.
"Boterea hartu genuenetik, %20 egin du behera langabeziak" eta gisa bereko leloak sarri samar entzuten dira han eta hemen. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 24. orr.
Gogaiturik lelo berbera hainbeste aldiz errepikatzeaz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 39. orr.
Lelo hainbat lelozale baitago gaur egun bazterretan. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 72. orr.
Ez zion inoiz funtzionatzen estrategia lelo horrek. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 17. orr.
Emakumeak bere inguruan soberan izan dituela dirudien harroxko batek esandako leloa bezain harroputza, eta hala ere, Telleriak lelo hura orpoz orpo jarraitu zuen urtetan, huraxe zen egia. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 181. orr.
Marx bere artaldearen erabilpenerako utzi zituen lelo, esaldi eta aldarri amorratuen egilea baino izan ez balitz, [...]. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 51. orr.
Jendeak madarikatzen duen funtzionario horietako bat zen, metodikoa eta zuzena, "denok gara ogasuna" lelo barregarriaren jarraitzaile sutsua. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 153. orr.
Lelo ezaguna, errepikatua, geureganatua, eta, zer esanik ez, Europatik kanpora ere zabaldua eta barreiatua. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 9. orr.
Lelo harroa agian. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 181. orr.
Bide beretik, Ajuria Eneko itunak manifestaldi baterako deia egin zuen martxoaren 18rako, "Bakea orain eta betirako" lelopean. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 186. orr.
Urte guziz bezala, aurten ere kalitateko ikastaldiak eskainiko ditu UEU-k, "Haize berriak" lelopean. Herria 2003-05-29
Karmele gogoan lelopean hiriguneko kaleak zeharkatu zituen jende andanak Correos plaza bitartean. Berria - Euskal Herria 2004-12-12
27tik 29ra hamaika lehiaketa, irakurketa, haurrentzako joko eta bestelako izango dira, Gora Mozart lelopean. Berria - Kultura 2006-01-06
beti lelo bera (4); betiko lelo (5); kanpainako lelo (3); lelo bera (24); lelo bera errepikatzen (4); lelo berarekin (3); lelo berbera (3); lelo ezaguna (5); lelo nagusia (14); lelo nagusiak (3); lelo nagusienak (3); lelo zaharra (3)
aspaldiko leloa (5); aspaldiko leloa da (3); aukeratu duten leloa (3); aurtengo leloa (9); betiko leloa (22); betiko leloa errepikatu (3); egunaren leloa (3); eguneko leloa (3); errepikatzen den leloa (4); jaiaren leloa (4); kanpainaren leloa (6); kantaren leloa (3); leloa aukeratu (5); leloa erabili (3); leloa eramango (8); leloa eramango du (5); leloa errepikatu (4); leloa hautatu (5); leloa idatzia zuen (13); leloa idatzita (12); leloa irakur (6); leloa irakur zitekeen (4); leloa zuen pankartaren (7); manifestazioaren leloa (8); ohiko leloa (3)
aldeko leloak (17); antzinako leloak (3); aurkako leloak (4); betiko leloak (5); kanpainaren leloak (3); kontrako leloak oihukatu (3); leloak aldarrikatu (3); leloak entzun (5); leloak entzun ziren (3); leloak idatzita zituzten (4); leloak oihukatu zituzten (9)
amnistia osoa lelopean (3); askatasuna lelopean (4); autodeterminazioa lelopean (10); bai ofizialtasunari lelopean (3); epaiketarik ez lelopean (3); errepresiorik ez lelopean (5); lelopean antolatu (9); lelopean bildu (3); lelopean deitutako (6); lelopean egindako (4); lelopean elkarretaratzea (3); lelopean manifestazioa egin (3); lelopean manifestaziora deitu (3); lelopean ospatuko (3)