Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ene lekukotza irakurri ondoren. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 182. orr.
Fiskalak Carmen Lopezen lekukotzaren baliogabetasuna eskatu zuen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 226. orr.
Beharbada berari tokatuko zitzaiolako historiaren aurrean gertaera haren lekukotza ematea. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 416. orr.
Traidorea eta baztertzailea dela oroimena, eta ez dudala bizi izan nuenaren lekukotza zehatz-mehatz egiterik izango inoiz, hots, oroimenak erabakiko duela zer gogoratu eta zer ez. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 78. orr.
Lekukotza faltsua leporatu zioten, eta ihes egin behar izan zuen Ingalaterratik. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.
Eta zer axola zuten lekukotzek azkenean denek hilik bukatu behar zutenean? Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 122. orr.
Legez kanpoko kartzela topatzeko diktadurako biktimen lekukotzez baliatu direla. Berria - Mundua 2004-02-01
Txostenean jaso diren lekukotzen krudelkeriak, alta, bihotz guztiak astindu ditu. Berria - Mundua 2004-12-11
Code Civil eta euskal foruak: dema baten lekukotza. Liburuak beren garaiko lekukoak dira eta, gerora, garai horretako lekukotzak eskaintzen dizkiete, hauek irakurtzen dituztenei. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 27. orr.
Euskararen lekukotza ere eskutik eskura pasatzen da, ixilik, diru beltza bezala. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 92. orr.
Gaumahaitxoetako rutinaren lekukotza ematen duten erretratu gogaikarriak. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 55. orr.
Bestela, nola arituko nintzen ni orain lekukotza-idazki hau zirriborratzen? Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 182. orr.
emango digu lekukotza (4); lekukotza eman (12); lekukotza ematea (3); lekukotza emateko (5); lekukotza ematen (6); lekukotza jaso (4); lekukotza jaso ditu (3); lekukotza zuzena (3)