Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lekuarazi, lekuaraz, lekuarazten du ad lekutzera behartu, urrunarazi.
Guadalajaran, ehunka jende lekuarazi dituzte beren etxeetarik bost mila hektara lur izan direlarik erreak. Herria 2005-07-21
Izigarriko euriteak direla medio, euriteen ondotik, izan dituzte 150.000 etxe urperatuak eta 45.000 jende lekuarazi behar ukan dituztenak lanjeretik. Herria 2005-07-21
Badira hor protesta asko herri hortako basakeriez, hil edo lekuarazi diren herritar saldoez, bai-eta islamista armatuekin ezin bururatu diren amnistia edo bake solasez, bai-eta herri horretan jastatu diren korrupzio eta itsuskeria ainitzez. Herria 2003-10-23