Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hiriburuak eta hauen lekualdaketak aztertzen dira gero. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 445. orr.
Honelako aditzek argiro frogatzen dute pasiboa subjektu eta objektuaren leku-aldaketan oinarritu behar dela. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 113. orr.
Inkontzientearen "hizkuntzan" eta haren lekualdaketa eta kondentsazio-prozesuetan oinarritzen den adierazpen subjektibo, neurotikoaren eremua. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 110. orr.
Leku-aldaketa egin baino sei ordu lehenago eman behar omen zuten parte komisarian. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 87. orr.
Oroitzen da hirira iritsi zirenekoa, Eusebioren leku aldaketa zela-eta. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 16. orr.
Antoniok ez zuen berehala eskatu lekualdaketa. Espainiako eta Frantziako kartzeletan 18 lekualdaketa egin dituzte azken hilabetean, eta bakar batean ere ez dute euskal presorik Euskal Herriko espetxeetara ekarri. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 53. orr.
Mercedes-Benz, lekualdaketaren mamuak jotako azken enpresa. Berria - Ekonomia 2004-06-27
Leku aldaketa itxura eman gura diete itxierei. Berria - Ekonomia 2006-02-11
Enpresak hilabete dauka lekualdaketaren berri langileei emateko. Berria - Ekonomia 2006-03-07
Lekualdaketen eta kaleratzeen mehatxuak beti izan ditugu. Berria - Ekonomia 2006-03-17