Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Frantziaren eta Espainiaren interes arrotzen kontu gure arbasoek erabili zalaparta guztietarik lekora, XIX. mende hondarrean, bi bizkaitar gaztek, Luis eta Sabino Arana Goiri anaiek piztu zuten euskal bihotzetan nazio propioaren aldeko sugarra. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 30. orr.
Gorputzetarik eta pentsatzeko moduetatik lekora, ez dugu gauza singularrik deus sendi, ez deus nabarmen. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 125. orr.
Zalaparta guztietarik lekora. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 30. orr.
Dantzaldia pilota partidatik lekora. Herria 2003-07-03
Mezatik lekora, Laby familiak eta banderariek egin diote beren agurra bildutasunean Arnaud-ri. Herria 2005-12-15
Union Basque batasunak urtarrilaren 6 etik aintzina antolatzen du mus zoingehiagoka Herriko Etxeko Edantegian, aratseko 9 tik lekorat. Herria 2003-12-25
Aitortuko dut beraz gogotik, kontziliotik lekora, Jainkoaren Herria hurbildu zaiola, asko gisatara, herri xeheari eta jende xumeari. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 167. orr.
Iheslariak heldu ziren etengabe, eta mugako herrien deportaziotik lekora, kopuru handiagoan. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 256. orr.
Handik lekora gutun bat igorri zioten Nafarroako buruzagiari, zerbait laguntza ardietsi nahiz Arnegira buruz bide berri baten egiteko. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 169. orr.
Aro txarraren ondotik, garizumatik lekora Pazko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 84. orr.
Literaturaz lekora zetzan literatura batean jarri nuen gero eta gehiago gogoa. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 8. orr.
handik lekora (6); hortik lekora (5); mezatik lekora (7)