Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lekedatsu izond lekedaz betea.
Beren loaren amaraun lekedatsuagotik brastakoan irteteko pattar kopa bana edo bina hartzen duten langileak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 11. orr.
Isilik geratu zen, minaren samina heste bihurrietan hausnarrean hutsaren bola lekedatsua zeramala goiti eta beheiti. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 48. orr.
Halako hutsune bat da bere gela une honetan, airea kiskaltzen duten izpi lekedatsuz betea. Pako Aristi «Note book», 2005 - 113. orr.