Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bere liburuen inprenta-probak zuzentzen zituen, eta zenbait ilustrazio itsasten zituen lekedaz. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 77. orr.
Aitzur-burdina lehor eta garbi ateratzen bada, esan nahi du karea ahul eta lehor dagoela; baina liskatsua eta ondo beratua dagonean, burdinaren inguruan lekeda bezala itsatsita geratuko da. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3250. orr.
Lekedaz bezala zoruari itsatsia. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 152. orr.
Gure azalak lekedaz eta biskaz josiak baleude bezala,.Lekeda bezala lotzen zaizkitzunak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 506. orr.
Oinak lurrean josita geratu zen, zapatilak eztitan edo lekedatan itsatsita geratu balira bezala. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 84. orr.
Amodioaren lekedaz itsatsiak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 399. orr.
Azkenik oinak, lekeda beltz, zeru grisaren pean distira ketsuz emokatuak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 26. orr.
Neska ohean utzi zuen, izterrak zabalik, lekeda zeriola azpietan behera. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 8. orr.
Zurak zezen lekedarekin bakarrik bat egiten du eta oholen hariak maizago apurtuko dira, lekedaren itsaspena askatuko den baino. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 453. orr.
Esku gibelaz xukatzen zituen aho lekedaz busti matelak. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 47. orr.