Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lurra nahas-mahas hutsa zen; ilunbeak estalitako leize handia. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 15. orr.
Hondorik gabeko leize bat. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 178. orr.
Gona labur eta atorra zuritan ari zen neska eder bat igeri bi uhaitzek ixten zuten kala txikian, leize baten sarreran. Beste aldean bi mendi daude, eta horietako batean leize bat, non bizi baita Eszila, munstro gaiztoa eta orrolaria. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 68. orr.
Eos, goizean jaiotzen dena, agertu zenean, ontzia leize batean ainguratu genuen. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 86. orr.
Gu, beldurturik, leize barruan ezkutatu ginen. Haiengandik babesteko, mendietako haitzarte, leize eta toki hurbilgaitzetan gorde ziren. Elizen arteko biblia Epa 6,2
Itsasoko leize sakonetako landarediari eta animaliei beha egoteko aukera paregabea. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 171. orr.
Argi zirrinta minimo bat egin zitzaion bere buruan zuen leize ilunean. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 178. orr.
Gure hitzaren eta bizitzaren artean zabaldu den leize horretan desagertu da koherentzia, eta gaur jada inork ez du gogoratzen zein ederra zen haren presentzia. Pako Aristi «Note book», 2005 - 55. orr.
Baina leize handia dago estatu burujabeen konfederazioaren eta herrien konfederazioaren artean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 378. orr.
Jainkoaren Erkidegoko gizarte irekiaren eta zibilizazio guztietan azaltzen den gizarte itxiaren artean dagoen leize handia. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 125. orr.
Bere buruaren ikuspegi berria zertu zuen, leize psikiko aztergabe horren gainean esekitako kimera bat bailitzan. herrialde aberatsen eta pobreen arteko leize digitala handitzea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 121. orr.
Huts hori sumatzen dut, leize ikaragarri hori, euskararen mito ziztrin askoren erdi erdian. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 109. orr.
Leize zolan begi batzuk distiraka ikusi zituen. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 68. orr.
Ezagützen ez dena da leize zola bezain ülün. Herria 2005-01-06
Jaitsi ziren leize hondoraino, eta hantxe aurkitu zituzten urtebeteko bi zakurkume eta eme hazi bat. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 69. orr.
Lapur guztiak leize barnera sartu dira. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 96. orr.
Barruan hainbat gelaxka edo leize txiki dituztelako deitzen zaie horrela, eta eszitaziorik ez dagoenean ia hutsik egoten dira, baina haragia pizten zaigunean odolez betetzen dira. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 42. orr.
Leize zulotik ateratzeko garaia ere bazetorkidan. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 149. orr.
Leize-zuloa ireki zuen: kea atera zen bertatik, labe handi batetik bezala. Elizen arteko biblia Ap 9,2
Mareajea beheratutakoan baino ez zitekeen iritsi labar-muturraz haratago zeuden leize zuloetaraino. Koldo Izagirre «Vladimir», 2003 - 15. orr.
Etamgo haitzartera jaitsi zen eta hango leize-zulo batean jarri zen bizitzen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 36. orr.
Mila bider irudikatu dute [zakila], tente-tente beti, leize zuloetako pinturetan, antzinako eskulturetan, baxuerliebeetan, egiptoarren papiroetan eta baita Interneten ere. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 40. orr.
Burua behin eta berriro jotzen zenuen sabai gero eta baxuagoaren kontra, eta azkenean lauoinka eta atzeraka irteten zinen leizezulotik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 269. orr.
Egoera hartan jaistea [...] bizia galbidean jartzea baizik ez zen, norbere burua leize zulora botatzea. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 152. orr.
Aspaldian gainditua du Legarderekiko leizezulo intelektuala. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 180. orr.
Maitasunaren azkenik gabeko leizezuloraino murgildurik geratu zen jainkotasunaren itsas zabalean. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 60. orr.
ekaingo leize (7); ekaingo leize zuloaren (4); etamgo haitzarteko leize (3); haitzarteko leize (3); herio leize (9); herio leize sakonetik (4); leize ahoa (3); leize barruan (3); leize handi (5); leize handi bat (3); leize handia (7); leize handiaren (3); leize ilun (4); leize sakon (7); leize sakonetik (5); leize zulo (23); leize zulo batean (6); leize zuloa (10); leize zuloak (5); leize zuloan (12); leize zuloaren (8); leize zuloetan (6); leize zuloetara (3); leize zuloko (4); leize zulora (9); leize zulotik (6)
herio leizeak (4)
leizean beheiti (5); pagabasoko leizean (8)
herio leizearen (6); leizearen ertzean (8)
leizeetan bizi (3)
herio leizeko (3)
herio leizera (14); herio leizera botako (3); leizera eraman (3)
leizetik ateratzen (3); leizetik behera (3)
leizezulo batean (3); leizezulo jainkozkoan (3)