Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Periodikua leituz ilustratzen gera. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 98. orr.
Hamaika urte arte eskolara joan nintzen, zenbatzen eta leitzen ikasteko. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 187. orr.
Egunkari bat leitzen tabernako barran. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 44. orr.
Bost bat minutuan Los Angeles Timeseko kultura orriak leitu eta alde batera utzi du egunkaria. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 93. orr.
Berriro leitu ditut bi lerroburuak. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 157. orr.
Besteen kartak leitzen disfrutatzen al duzu orain? Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 330. orr.
Haien erditik ibili zen, gainean ageri ziren izenak leituz, baina bilatzen zuena ez zuen atzeman. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 38. orr.
Horregatik leitu dut atsegin handiz Hitzen Ondoeza. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 52. orr.
Dokumentuko hamazazpi atalak pausatuki leitu zituen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 128. orr.
Ez zira zu, halarik ere, jenatia eskuaraz leitzeko? Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 18. orr.
Behiala Fermin Irigaray jaunari leitu niola uste dut, Zugarramurdiko Alkelarre toponimoa nola bihurtu zen Akelarre inkisizio garaian. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 265. orr.
Bere emazteari eskaini bertsoak leitzen zizkidan. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 69. orr.
leitu berri (3)
egunkaria leitzen (3); kontuak leitzen (3)