Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aitari so egin zion, eta ustekabe handia hartu zuen ohartu zelarik leinuru gabeko begi haiek negarrez hanpatuak zirela. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 16. orr.
Aurpegia oinazez maskaratua zuen, eta kriseiluak argitzen zizkion begiek dirdiratzen zuten, leinuru beldurgarriz. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 191. orr.
Ehun leiho handi zabaldu eta biziki izarniatuetarik datorren leinuru leun batek argitzen du plaza eztiki. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 205. orr.
Eta arima deuseztatu eta erraustuan, mundu suntsitu horretan, biziki distiratzen zuen bere borondate goriak, altzairu urtuaren leinuru zuriarekin. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 162. orr.
Zerura begiratu, eta lurreko argiek goratzen duten leinurua ikusita jakin daiteke han, urrunean, hiri bat dagoela. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 178. orr.
Arratsalde apala zen eta, eguzkiaren azken leinuruek hodei lerroak gorritzen zituzten. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 87. orr.
Rambuteau kalearen amaieran, zeru esnetsua ubelez margotua ageri zen behealdean, eguzkiaren leinuru arrosen kariaz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 48. orr.