Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arrazez ez dagoela zertan hitz egin historian eta kulturan, bai soil-soil leinu, tribu, herri eta nazioez. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 224. orr.
Mundu honetako leinu, enda eta herriak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 164. orr.
Goubernie horretako bizilagunak enda eta leinu askotakoak dira. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 117. orr.
Kirgiz ibiltarien leinu handiko tribu zenbaitek [...] Irtish eta Obi ibaien beste aldera aldatu zituzten beren dendak, inbaditzaileen harrapaketetatik ihesi. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 176. orr.
Falujako leinu batek zituela euren bahitzaileen eskuetatik libratu. Berria - Mundua 2004-08-05
Dionisio Halikarnasokoak ezin du sinetsi veiarrek hildako hirurehun eta bost fabiarren heriotzaren ondoren leinu horretatik haur bakar bat geratu izana. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 107. orr.
Ikur haiek antzinako tribu edo leinu ospetsuren baten bereizgarriak ziren noski. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 17. orr.
Truxa irakasleak iparreko tuaregen hizkera erabili zuen, hain zuzen ere [...] aspaldi desagertutako leinu baten dialektoa. jakitun izango baitzen bere leinu arioaren gehiagotasunaz. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 26. orr.
Huna 144.000 direla seinaleaz markatuak, hamabi mila, Israeleko 12 leinu bakotxetik eta ezin kondatzeko jendealdi haundi bat bertzalde. Herria 2004-12-02
Aukera itzazue herriko hamabi gizon, leinu bakoitzeko bat. Elizen arteko biblia Jos 4,2
Jerusalemgo hiriak hamabi ate izango ditu, eta bakoitzak Israelgo leinu baten izena izango du. Elizen arteko biblia Ez 48,30-31
Lebiren leinuko gizaseme bat leinu bereko emakume batekin ezkondu zen. Elizen arteko biblia Ir 2,1
Saguari buruz han egiteko zen ikerketak honako hauek ekarriko zituen: sagu odolkidezko hainbat leinu mantentzea; mutanteak bereizi eta mantentzea, [...]. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 86. orr.
Saguarekin berarekin ere [...] muga garbi bat dago, eta ezin hortik aurrera egin: leinu puruak ekoizten dira, eta gurutzaketa luze eta konplexuak aztertzen. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 123. orr.
Genetikak organismoen planoa aztertzen du; leinu germinalak transmitituriko gene sorta batek dauka bere baitan plano hori, eta haren arabera definitzen da geroko organismoaren arkitektura. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 146. orr.
Gizaki guztiak familia edo leinu bakar baten ondorengo ote garen. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 184. orr.
Leinu garbirik gabeko txakur gorrail bat zen, sasikoa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 68. orr.
Leinu nobleko ez diren neskak ezaugarritzen dituen burutea. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 104. orr.
Familiaren leinu noblea kontuan hartuta. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 295. orr.
Lehian nire alde aritu da, eta ez du zuk baino adore gutxiago, ez zuk baino leinu apalagoa. Frantziako leinu printzipalenetariko baten semea. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 28. orr.
Lis loreari zerbitzu handia egindako leinu baten ondokoa zelako. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 269. orr.
Nafarroa Behereko eta Zuberoako beaumondarren leinu nagusiaren oinordekoa. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 311. orr.
· Leinu garbirik gabeko txakur gorrail bat zen, sasikoa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 68. orr.
Leinu kutsua kendu zioten "herritar" esanahiari, eta unibertsal bihurtu zuten. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 13. orr.
· Euren familiaren ongizateak kezkaturik arropa xuri ederra landu eta zaindu zuten emakume leinu luzearen testigantza. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 65. orr.
Abokatu eta legegizon leinu baten ondokoa zen Ezponda. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 85. orr.
israeldar leinu (4); israelgo leinu (28); leinu bakoitzeko bat (7); leinu bereko (3); leinu eta herri (3); leinu osoa (4); leinu osoak (3); manasesen leinu (30); manasesen leinu erdiaren (8); manasesen leinu erdiari (6); manasesen leinu erdiko (6); manasesen leinu erdikoei (3)
benjaminen leinua (3); judaren leinua (6); lebiren leinua (4)
benjaminen leinuak (3); danen leinuak (3); ekialdeko leinuak (4); israeldar leinuak (3); israelgo hamabi leinuak (3); israelgo leinuak (3); jakoben leinuak (3); leinuak etxolatuko dira (4); neftaliren leinuak (4)
lebiren leinuari (3)
hamabi leinuen (8); israelgo hamabi leinuen (6); israelgo leinuen (7); leinuen artean banatuko (3); leinuen izenak (4)
aitaren leinuko (4); axerren leinuko (3); benjaminen leinuko (8); danen leinuko (8); efraimen leinuko (8); etxegoiendarren leinuko (3); gaden leinuko (4); isakarren leinuko (4); judaren leinuko (16); judaren leinuko senitarteak (3); lebiren leinuko (5); leinuko emakume (3); leinuko gizon (5); leinuko senitarteak (18); leinuko senitarteei (9); leinuko senitarteek (3); manasesen leinuko (4); neftaliren leinuko (4); olaizolatarren leinuko (3); simeonen leinuko (9); zabulonen leinuko (3)
benjaminen leinukoa (8); danen leinukoa (3); danen leinukoa (3); isakarren leinukoa (3); isakarren leinukoa (3); judaren leinukoa (4); judaren leinukoa (4) benjaminen leinukoa (8)
danen leinukoek (6); judaren leinukoek (5)
benjaminen leinutik (3); gaden leinutik (3); isakarren leinutik (3); judaren leinutik (4); leinutik hamabi mila (12); neftaliren leinutik (3); simeonen leinutik (3); zabulonen leinutik (3)