Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
leinargi izond etorkiz bikaina, aitonen semeen nolakotasunak dituena.
Harrigarria zatekeen erromatar nobleek, frankoen mendean bizi izanda, konposizio handiagoa izatea, eta frankorik leinargienak eta haien kapitainik handienak baino pertsonaia garrantzitsuagoak izatea. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 302. orr.
Espero zituen euskaldun leinargi eta aitonensemeen ordez sasiko eta parte txarreko arbasoak aurkituta. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 91. orr.
Zuhaitz honek, noski, berak ere jatorri leinargia behar du. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 369. orr.
Gauza handiez eta jasoez handitasunez eta jasotasunez behar da hitz egin, arima leinargiz. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 33. orr.