Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lehortze 1 iz ura edo bustitasuna galtzea edo kentzea.
Inprentetan erabiltzen diren lehortze azkarreko tintekin saiakuntzak eginez. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 25. orr.
Erredurak izan dituzten pertsona asko begiak ixteko gai izango dira, eta horrela, begien lehortzea saihestuko da. Berria - Gaiak 2004-10-14
2 (hitz elkartuetan)
Lehortze prozedurak. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 109. orr.
Lehortze-sistema tradizionalen aldean metodo hau garesti samarra bada ere, kalitate hobeko produktuak ekoizten ditu. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 49. orr.