Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Teilak labean erretzerakoan hartu duen lehortasunarengatik ezin izaten du geruza hori ez onartu eta ez eutsi, tartean ez baldin bada karea sartzen. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3350. orr.
Era horretakoak dira koloreari, zaporeari, usaimenari, beroari, hotzari, lehortasunari eta hezetasunari dagozkionak. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 126. orr.
Gauza bera erakusten digute haizeek ere: leku oso hotzetan sortuta datozenek, iparraldekoak eta ipar-ekialdekoak, lehortasunarekin ahuldutako haize-bufadak botatzen dituzte. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3690. orr.
Eta gustuak gustu, nire uste apalean, lehortasun pittin batek mesede egingo ziokeen edukiaren berezko indarrari. Berria - Kultura 2004-09-22
Haren berekoikeria eta lehortasuna zenbaterainokoak ziren. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 126. orr.
Haren aldean kristauen mintzaldietan beti ageri dira nolabaiteko lehortasuna, nolabaiteko pazientzia falta, are eta ironia ere. Bihotzaren lehortasunak eman zezakeela, diskurtsoen haizearen indarrez, anaitasunaren edo maitasunaren oinarria. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 275. orr.
Jauna, hau lehortasuna eta iluntasuna ariman daukadana! Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 50. orr.