Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lehorralde 1 iz alde lehorra.
Ezer esan beharrean, beraz, setati eta tristuraz begiratu zuen bakezko estalki batean bildutako lehorralde hartara. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 168. orr.
2 lehorreko aldea.
Garbi zegoen ez gindoazela kostalde gainetik, ez horixe: braust sartuak ginen lehorralderantz. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 23. orr.
Baina handik berehala, euroakiloi deitzen zuten haize-erauntsi batek eraso zion lehorraldetik untziari. Elizen arteko biblia Eg 27,14
Tampicorantz omen gindoazela, noiz eta, gero eta lehorraderago ari ginen bitartean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 24. orr.