Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gutxira ikuzgailua geratu egin zen eta, arropa bustiak hortik atereaz, lehorgailuan sartu zituen, hamar zentaboko txanponaz makina martxan jarriz. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 148. orr.
Gero arropak eskotilatik atera eta lehorgailura zuzenean. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 128. orr.
Hozkailua eta lehorgailua hondatu zaizkigu. Berria - Euskal Herria 2004-09-09
Ogi eginberria bezala ateratzen da lehorgailutik arropa: epela eta zakarra. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 128. orr.
'Azken albistea!' dio burua lehorgailuan sartuta dagoen batek. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 96. orr.
Lehorgailuaren azpian nago, aldizkari bat altzoan dudala eta Marnie azkazalak egiten ari zait. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 96. orr.
Amak txikitan burua lehortzeko nola nahasten zidan ilea gogoratzen dut, Norak zenbat denbora ematen zuen lehorgailu eskutan. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 144. orr.
Ile-apaindegiko lehorgailu beroegiak. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 49. orr.
Ile-lehorgailu batek zora zaitzake, munduan ez da besterik, ile-lehorgailu alu baten zarata baino. Berria - Kultura 2006-03-02
ile lehorgailu (5)