Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lehoikume iz lehoiaren umea.
Lehoia basapiztien artean bezala, lehoikumea ardien artean bezala izango dira. Elizen arteko biblia Mi 5,7
Lehoikume xalo bat bi hiena zitalengandik eskapo. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 52. orr.
Lehoikumeak gordelekutik marruma egiten ote du, ezer harrapatu ez badu? Elizen arteko biblia Am 3,4
Eta panterakumeak eta lehoikumeak erpeka eta haginka defendatzen dira, kasik haginik eta erperik irten aurretik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 365. orr.
Amak eta bi inudek bularra eman zioten, eta lehoikume bat bezain indartsu hazi zen, jazmina bezain zuri eta arrosak bezain musugorri. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 171. orr.