Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
leherkor izond lehertzeko, eztanda egiteko joera duena.
Bertan behera utzi genuen saioa, ondo ordu onean utzi ere, ez baikenekien noski zer gerta daitekeen gatz leherkor hori behar adinako artarik gabe berotuz gero. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 46. orr.
Bakartasunaren sentimendu leherkorrak ez zaplastatzeko, noiztenka ernatzen zen ahots hori bera. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 334. orr.
[Estatuaren] unibertsalismo espansionista eta esklusibistaren ondorio leherkorrak ezagunak zaizkigu. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 59. orr.
Arkuaren eraso-kolpe indartsua dauka, ia leherkorra, doinuaren hasierako notak ia azpimarkatuz. Berria - Kultura 2004-05-01