Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Autoaren barruan isurkari lehergarriz beteriko ontzi bat zegoen. Berria - Mundua 2004-03-16
Bien arteko nahasketa lehergarria gertatzen da. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 256. orr.
Azukre-harizko idazluma hauskorrak eta bonboi lehergarriak. Makina lehergarri baten detonagailua bezala. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 162. orr.
Merkantzia lehergarriak zeramatzan tren bateko 30 bagoik eztanda egitearen ondorioz. Berria - Mundua 2004-02-19
Iluntzea, prostitutak, hiriaren xarma... koktela lehergarri izan daiteke. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 244. orr.
Nik sortzen ditut, nire ahotsaren kolorea dute eskandaluek eta berri lehergarriek. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 46. orr.
Ondorioz biztanleriak Helasko bizibideetan zertzen zuen presioak grekoen hedapenari indar lehergarria eman zion eta akuilatu egin zituen itsasoz bestaldean merkataritza-guneak jartzera. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 235. orr.
Erdi Aroko Mendebaldeko Kristandadearen erreakzio lehergarriak [...] gurutzaldietan aurkitu zuen adierazpidea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 245. orr.
Iraultza mimesi-egintza atzeratu eta ondorioz lehergarri gisa defini daiteke. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 433. orr.
Karga lehergarri bat. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 357. orr.
Nola nahi duzu paira dezadan zure sumina biztu izanaren uste lehergarria, eta batez ere nola nahi duzu zure mendekuaren beldurrak mendean har ez nazan? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 483. orr.
Plomuzko tapaki astuna, lehergarria eta mutua. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 89. orr.
Ixiltarzün lehergarri hori ützirik. Herria 2005-02-27
Itsasontzia bazokaz, granadez, lehergarriz eta 50 kalibreko metrailadore batez egokiro hornitu diezaioten nahi du. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 154. orr.
Sakoneko lehergarri hori ere ez ote den Abrako bokalean nabigazioa eragozteko jarri ziren haietakoa. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 180. orr.
Urpeko lehergarri batek eztanda egitean. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 178. orr.
Eztanda egin zuen lehergailuak bost kilo lehergarri zuen. Berria - Euskal Herria 2006-03-01