Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
leherdura iz lehertzea.
Bestalde beste leherdura batzu ere jasan dezazke oraino itsasoan hoin barna den untzi zahar horrek, uraren pisuak berak kraskarazten ahal baitu, hortakoak diren frangoren gostuko. Herria 2003-02-13
Urak sekulako abiada hartzen zuen harri eta sastraken arteko ubide estuan behera, ez zen uraren leherdura etengabea besterik entzuten. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 343. orr.
Esaldiak ingelesezko eta gaztelaniazko esamoldeekin zipriztinduz, hitzak ebakiz, ezpainen arteko leherdura txistukariekin esaldiak txikletuz... Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 18. orr.