Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lehentsu
1 lehentsuan adlag hasieran gutxi gorabehera.
Helduden urtearen lehentsuan. Herria 2003-03-10
Ezin erran aste hunen lehentsuan norat eginen duen haizeak. Herria 2003-06-12
2 lehentsuago zerbait lehenago.
Nire lasaigarri, begietan lehentsuago igarria nion su beldurgarria joana zitzaion eta, benetan eskertu nuen hori. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 34. orr.
Eguna argitu baino nahikotxo lehentsuago. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 134. orr.
Desideriak alaba biak erbestera joaten ikusi ditu egun batzuk lehentsuago. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 71. orr.