Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehenik Uterga izanen da, gero Muruzabal, azkenik Obanos, hiruak Valdizarbe haranean kokatuak. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 45. orr.
Euskal Herrian ikusi ditu Juan Jose Ibarretxe lehenik eta Arnaldo Otegi gero. Herria 2005-02-24
Lehenik baxerak eta gero ikusiko. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 47. orr.
Irache hotelean kafe on bat, lehenik, eta gero, gosari nasaia. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 56. orr.
Espainolez aritu da lehenik, eta frantsesez erantzun du hurrengo deia. Berria - Kirola 2004-02-24
Meza nagusia lehenik Orriako Eliza ederrean euskaraz. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 212. orr.
Martiri izateko irrikaz, lehenik Espainiara eta gero Siriara joan zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 216. orr.
Argi bihur dezakeen argitik urruntzen duen aje hori bera ezkutuan gertatu zen lehenik eta ondoren agerian. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 371. orr.
Berak edan zuen lehenik, bi hurrupada luze, nire eskuetan utzi baino lehen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 14. orr.
Bihotzetik irten eta gero, zirkulazio sistemikoko arterietara banatzen da lehenik odola [...]; handik, arteriola izeneko beste hodi txikiago batzuetara, eta kapilar estuetara gero. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 170. orr.
Baina denak, apez baitziren lehenik, salatari eta block-etako enpleatuengatik, beren apez lanaren egitera bermatzen ziren. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 99. orr.
Ez ote zaie egundainotik hurbilekoei eta etxekoei zor maitasuna, lehenik? Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 186. orr.
Aita lehenik, gero ama, joanik, anaia eta arreba familiatuak izanez, beren mundu errealean ari eta ari, funtsezko atxikimendu baten gabean eta beraz bakardadearen libertate kasik osoan bizi naiz oraindanik. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 9. orr.
Halaxe ageri zen Sabeth nire gainean, edo nire aldamenean, hobeto esanda: lehenik bere espartinak, gero bere aztal biluziak, eta izterrak, ikuspegi murriztu hartan ere lirain askoak, ondoren bere pelbis galtza bakero atezatuetan hertsia; esku biak patriketan sartuak, zutik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 172. orr.
Langile mexikarren etxeak zeuden lehenik; hurrena, osaba Juanena izandakoa, nire egoitza Stonehamera iritsi nintzenetik; azkenean, gailurrean bertan, lorategi batez inguratua, Davidek bere osabarengandik jaso zuena Euskal Herritik Ameriketara aldatzean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 12. orr.
Garapen ekonomiko iraünkorrak lehen-lehenik gazteen jakitate, ahalmen eta oldarrean bermatü behar dü. Herria 2001-02-08
Xabi Soubelet-ek eskertu ditu elkartea laguntzen duten guziak eta lehen lehenik Donibaneko herria. Herria 2005-02-03
Ez diezazuket egun zehatza erran; baina ez ezazu dudarik egin ezen, heldu orduko, lehen lehenik zuri dizudala jakinaraziko. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 467. orr.
Español hitz horrek hori du lehen lehenik erran nahi. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 124. orr.
Lehenik eta behin euren ahotsa entzun dut. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 84. orr.
Lehenik eta behin, ostatura itzuli behar nuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 129. orr.
Lehenik eta behin haren ogibidea zein zen ez zekielako; gero, tabernariak ongi esan bezala, primerako emakumea zelako gauero ordu luzeetan zulo batean usteltzen egoteko; eta, azkenik, hiltzailea ergeltzat hartzen ez zuelako.Erregu egin zion, gero, lehenik eta behin hiru aldiz jotzeko txirrina, eta hurrena bi aldiz, sartzen utz ziezaion. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 59. orr.
Hori baino gehiago behar da: bertsoak behar dira, lehenik eta behin; eta bertsook zer-nola kantatu ziren jakin behar genuke zehatz-mehatz. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 20. orr.
Alboko erdarez ari garela, gaztelania eta frantsesa datozkigu lehenik eta behin gogora. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 193. orr.
eta lehen lehenik (20); eta lehenik (58); ikusi nuen lehenik (6); izan zen lehenik (7); lehen lehenik (215); lehenik ahalbidetzen (6); lehenik ariko (9); lehenik ariko dira (9); lehenik erran (6); lehenik eta behin (488); lehenik eta gero (25); lehenik gazteak (7); lehenik ikusi (10); lehenik joan (6); lehenik meza (11); lehenik mintzatu (7)