Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hiru lehengusu gizonezko ditut, ni baino sei bat urte gazteagoak. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 90. orr.
Nola bertako nagusiak osaba-izeba nituen eta haien seme-alabak lehengusu. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 137. orr.
ik lehengusina.
Nire lehengusu Maria Teresa da hori, osaba Migelen lehenengo umea. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 100. orr.
Horra, zure lehengusu Isabelek semea izango du zahartzaroan. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 149. orr.
Berenize eta ni lehengusuak ginen, eta elkarrekin hazi ginen nire gurasoen oinetxean. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 21. orr.
Amaren lehengusu baten senarra hil da. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 32. orr.
Lehengusu haiek -mutilzahar eta neskazaharrak denak-, bazituzten etxeak hiriburutik hurbileko zenbait herritan Aitaren arreba bat salbu, denak ezkonduak ziren eta orotara hogeita sei lehengusu baginen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 136. orr.
Zure lehengusu Juanek dio han lana erruz dagoela, jende asko joaten ari dela hara. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 124. orr.
Beraz, ez dun hire lehengusu Florent maite? Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 315. orr.
-Eta nor arraio da, ba, Martin lehengusu hori? «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 77. orr.
Nire amona Teresaren lehengusua zen don Jose Larrea. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 132. orr.
Gero, Amianori begiratuz, lehengusua zuela aitortu behar izan zuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 14. orr.
Bi anaiek lehengusuak jarri zituzten aitona zelatatzen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 189. orr.
Urrutiko lehengusu bat naizela esango diot, ahaide pobre bat. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 99. orr.
Zenbat ordu ez ote nituen egin koadroko neure lehengusu ustezkoaren aitzinean! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 589. orr.
Tartean izaten dira Australian dituen bederatzi osaba-izebak eta 21 lehengusu-lehengusinak ere. Berria - Kirola 2006-01-27
Beatrizen harako lehengusu propio hark [...] luze ondua zuela kakofoniaren eta kaosaren posibilitateak infinituraino zabaltzeko gauza zirudien poema bat. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 164. orr.
Enbaxadoreak gutun bat utzi zion Patriziori, honek Granadako gobernadore bere lehengusu propioari ematekotan. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 62. orr.
Guk ere ez dakigu, baina garbi dago, behintzat, Grezia zaharrean Meleagro izeneko lehengusu propio bat izan zuela. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 112. orr.
· Neurosiaren lehengusu propioa den fanatismoa, jatun exkaxen laineza bat besterik ez da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 204. orr.
Salamancara bidali ninduen baina ez bakarrik, lehengusu txiki baten laguntzarekin, hark ni zaintzeko eta nitaz arduratzeko aginduekin. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 68. orr.
Nire lehengusu txiki Juan Mari eta Karlos Garzia Otegi ezagutzen nituen, aitonaren auzoak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 89. orr.
Nire aitaren lehengusu txiki bati. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 132. orr.
Haietarik bat, hiruretan lehena, bere lehengusu tipi bat zen, Xalbador Etxegoien. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 49. orr.
Beren jaioterriko lehengusu nahiz lehengusu ttiki guztiekin. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 108. orr.
aitaren lehengusu (5); amaren lehengusu (3); aneren lehengusu (3); ene lehengusu hernandoren (3); lehengusu argala (5); lehengusu argalak (4); lehengusu fidel (3); lehengusu hantusteak (9); lehengusu hernando (4); lehengusu iharra (3); lehengusu ilegorria (8); lehengusu ilegorriak (3); lehengusu ilegorriari (3); lehengusu lehengusinak (8); lehengusu lehengusinen (5); lehengusu maitea (5); lehengusu maria teresa (3); lehengusu mussa arafat (3); lehengusu propio (5); lehengusu propioa (6); lehengusu txiki (6); lehengusu txikia (4); lehengusu txikiari (3); nire lehengusu maria (3)
aneren lehengusua (5); hernando lehengusua (3); martin lehengusua (8)
antonio lehengusuak (4); martin lehengusuak (8)