Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Droga utzita zeukan, baina, antza denez, lehendik zeukan benenoa. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 20. orr.
Artur lehendik saminez beterik bazegoen, areago orain. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 48. orr.
Haien arteko inork ere ez zuen lehendik Lucy ezagutzen, eta, hortaz, aurkezpenak izan ziren lehenbiziko eginbeharrekoa. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 247. orr.
Itsasontzira ezin azal daitekeela lehendik bertan ez dagoenik inor, Ivy, esate baterako. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 113. orr.
Hori lehendik ere bazekiela, ez ziola gaixotasunak irakatsi. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 55. orr.
Ezagutzen nuen lehendik. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 16. orr.
Lehendik zuen hartua herioa inguruan zebilkiolako susmoa Wolfgang Amadeusek. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 34. orr.
Entzunak zituen lehendik halako kontakizunak. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 10. orr.
Gizon batek, lehendik ezaguna zuen gizon batek, Korinto hirian topo egin baitzuten aspaldi, geldiarazi zion. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 65. orr.
Nahi gabe hil baitu bere lagun hurkoa eta ez lehendik gorroto zuelako. Elizen arteko biblia Jos 20,5
Lehendik datozen arazoak berritzen eta argitzen dituzten garrantzi handiko lanak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 109. orr.
Lehendik zegoena baino kaos handiago bat lortu duela. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 59. orr.
Baina herrian susmoak lehendikakoak izango ziren, noski, eta nahikoa izan zen Zora eta bere alaba mugitzen hastea, herritik irten eta berehala harrapatu baitzituzten. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 130. orr.
Lehendiko esperientziaren eta asoziazioen arabera. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 53. orr.
Lehendiko ohitura baitzuten adiskideek Camillaren baranoan biltzekoa, hura mirestera. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 203. orr.
Bazeuzkaten hiru lehendik ere, eta ez zuten gehiagorik nahi. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 89. orr.
Egotismoaren gela itxi eta itsua, lehendik ere bisitatu izan dudana. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 25. orr.
Ikusiak zituen lehendik ere italiarrak Amsterdameko eliz atarietan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 32. orr.
Lehendik ere ezaguna nuen bulego ñimiño hartan. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 36. orr.
Idazle handiaren buru lehendik ere zurian. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 46. orr.
ezagutzen nuen lehendik (3); lehendik bagenekien (3); lehendik eginak (4); lehendik eginda (3); lehendik egindako (4); lehendik ere (275); lehendik ere banekien (3); lehendik ere entzuna (3); lehendik ere esana (4); lehendik ere ezaguna (4); lehendik ere izan (5); lehendik esana (3); lehendik ezaguna (4); lehendik ezagunak (5); lehendik ezagunak ziren (3); lehendik ezagutzen (36); lehendik ezagutzen nuen (9); lehendik izan (5); lehendik pentsatuta (3); lehendik zegoen (5); lehendik zetorren (3); lehendik zetozen (3); lehendik zeuden (6); lehendik zeukan (5)