Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nahiz lehendanik lerroa laburtua izan, betiko ospe berean iragaiten da eta kartsutasun berean. Herria 2004-06-17
Haizeak aldatu direla lehendanik, hori egia! baina ez ote du behar haizeak ere lagundu, haizea berak nahi duen alderat emaiten utzi gabe. Herria 2005-07-28
Biluzteko ohidura hori aldatua da lehendanik, zeren eta sobera jende sartzen baita joko horretan; Atsoa eta Tupina itotzen bezala dituzte eta sobera laster biluzten. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 32. orr.
Mintzairak, une orotan, lehendanik finkaturiko sistema bat eta bilakaera bat inplikatzen ditu. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 35. orr.
Ontzat hartzen du badaudela hitzez lehendaniko ideia erabat osatuak. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 95. orr.
Lehendaniko bi forma sailen artean. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 197. orr.
Lehendaniko madarikazioa du, zaharrena, berekin: anaiaren hilketa. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 143. orr.
Gure literaturan hitzaren ekonomia maisutasunez erabili duenik bada lehendanik ere, bat aipatzearren Sarrionandia. Berria - Kultura 2006-01-10
lehendanik bazegoen (3); lehendanik bazeuden (3); lehendanik ere (3)