Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Amorruak hartu ninduen lehendabizi, loak gero. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 31. orr.
Basokada bat ur edan nuen lehendabizi, eztiz bustitako galleta batzuk jan nituen gero. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 201. orr.
Lehendabizi, barnealdean ezkutatuta, dozena erdi te hartu nituen, eta gero, ordu biak inguruan edo, terrazan eseri nintzen sagar-tarta zati bat jatera. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 173. orr.
Lehendabizi haren begien oroitzapena galdu nuen, ondoren haren gorputz luzearena. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 116. orr.
Eta joan egin zen, lehendabizi ni ondo arakatu, epaitu, haztatu eta aztertu ondoren. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 241. orr.
Eta lehendabizi karramarro baten tamaina hartu bazuen ere, katu handi baten neurrikoa ari zela egiten poliki-poliki. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 35. orr.
Uretara iritsirik, oin biluzia busti du lehendabizi. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 123. orr.
Bizi gaitezen lehendabizi -idatzi zuen Robert Walserrek Jakob von Gunten eleberrian-, obserbazioak berez etorriko dira eta. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 20. orr.
Grasse-ra iritsi behar izan nuen lehendabizi, urrinen herrira, alegia. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 259. orr.
Arnasa behar nuen lehendabizi. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 50. orr.
-Proba itzazu lehendabizi zure kontaktuak. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 42. orr.
Marten biztanleak badirela frogatu nahi dizut lehendabizi. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 389. orr.
Begiak erdi itxi, eta aireari usaina hartu zion lehendabizi. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 218. orr.
Lehendabizi, otsoak izan diren garbi jakin. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 117. orr.
-Entzun lehendabizi. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 137. orr.
Gau hartan bi aldiz egin zuen amodioa emazte logalearekin: lehendabizi festa utzi aurretik, eta bigarrenez goizeko seiak aldean, trumoi hotsak iratzarri eta segituan. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 177. orr.
Foruzaingoa eta Guardia Zibila ailegatu ziren lehendabizi. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 78. orr.
Bera izan da lehendabizi galdetzen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 127. orr.
agertu zen lehendabizi (3); behar da lehendabizi (11); behar du lehendabizi (3); behar dut lehendabizi (4); egin zuen lehendabizi (3); geratu nintzen lehendabizi (3); hitza lehendabizi (3); izan zen lehendabizi (4); izan zuen lehendabizi (4); komeni da lehendabizi (4); lehendabizi egin (3); lehendabizi eta gero (3)