Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zilegitasun edo zuzentasuna eztabaidatzea beti dagoela, ukatu gabe: esplikatzen ari gara, ez legitimatzen. Iragana legitimatzearen aurka zegoen ETA, iragan hori Lauaxetaren iragan heroikoa bazen ere. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 236. orr.
ERCk jada aurreratu egin zuen Konstituzioari ezezko botoa emango diola, Caroden arrazoitu zuenez «ez garelako herri eta hizkuntza gisa agertzen; ez gaituelako ez onartzen, ez legitimatzen». herria¬
Emakumeen kontrako indarkeria legitimatzen duten balioak. Berria - Euskal Herria 2004-07-17
Gehiengoak ez arrazoirik eman eta ez kendu egin liezaioke inori; ez egiarik oinarritu, ez baliorik legitimatu eta ez deslegitimatu. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 20. orr.
Borroka, berriz, antzerki hutsa izan liteke, estatu kolpe eta parrizidioa legitimatzeko amarrua. fraide mendikanteek Elizan beren bizimolde propio eta bereziaren arabera bizitzeko zuten eskubidea legitimatzeko. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 37. orr.
Estatua ez zen gai bere burua legitimatzeko eta horrek erraztu egin zuen iraultza. Berria - Mundua 2006-04-18
Zuzenbide estatuaren egituran, legegilea ez da legeak egiten dituena, hitzarmena onartu zutenen ordezkaria baizik, eta, horregatik, legeak egiteko legitimatua dagoena. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 13. orr.
EAEko Gobernua eta Nafarroakoa ez daude legitimatuta Justizia Auzitegian erreklamaziorik egiteko. Berria - Euskal Herria 2004-06-09