Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gernikan legez beste denean ere. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 70. orr.
Ondo dabiltza agure biak, beti legez sesioan. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 43. orr.
Beste askok legez, Zeferinak ez zekien idazten. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 45. orr.
Gero Prado Museora joan da, beste gehienak legez. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 46. orr.
Hitzok behin ere entzun ez balitu bezala ahoskatzen ditu, bere aurrean bat-batean agertu izan balira bezala untxi bat kapelu batetik legez. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 200. orr.
Gasez, Auschwitzen legez, edo agian botiken laguntzaz. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 191. orr.
Castor Uriarte arkitektoak dioen legez, su-hiltzaileak arduratsu eta zehatz saiatu ziren. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 63. orr.
Mezulariek iragarri legez, laster harana zabaltzen hasi zen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 133. orr.
Indarge legez jesarrita zeuden hiruzpalau gizonei agur egin diet. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 48. orr.
Hostailan babestuta, azeria legez. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 50. orr.
Luzaz ibili zen Sukarrieta eta Laida artean pasaiari-ontzi legez. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 46. orr.
1885ean Londresera abiatu zen, poltsikoak hutsik, idazle freelance legez. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 8. orr.
Pearl Harbor edo Normandia legezko lekuetan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 211. orr.
Bere buruari 'ongile' eta 'aberri berriaren aita' legezko goitizenak ezarri zizkion gizonak bere agintaldiari buruzkoan 'aro' hitza erabiltzea merezi zuen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 278. orr.