Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

legatz (orobat lebatz g.er.) 1 iz itsas arrain hezurduna, luzea eta baraila irtena duena, kolore gris argikoa, bost kiloko pisua izan dezakeena, sukaldaritzan oso aintzat hartua (Merlucius merluccius edo M. esculentus).

Haizu den baino legatz txikiagoak harrapatzen dituztela eta itsas zola sobera husten.  Herria   2002-09-12

Halako batean, atzapar batek heldu eta amuko legatza bezalaxe atera ninduen.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 66. orr.

Bizkaiko Golkoan 2005ean legatza ez harrapatzeko eskatu dute adituek.  Berria - Ekonomia   2004-10-19

Legatza sobera gaztea delarik hartzen dela, sobera xehea, eta hori bera makurra dela geroari buruz.  Herria   2001-08-02

Kolore distirant haiek guztiak nahasten ziren batzuk besteekin, maskorren haragi tonuak legatzen opaloekin, berdelen nakarrak barbarinen urreekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 148. orr.

Bixiguz eta legatzez eta txipiroiz eta izotzez eta perrexilez beteriko metalezko erakusmahaiaren aurrean.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 169. orr.

Datorren urteko lehen seihilekoan sortuko dute marka, Bizkaiko Golkoan eta Kantauri Itsaso osoan arrantzatutako legatz, hegaluze, antxoa, sardina, lanperna eta txangurruarentzat.  Berria - Ekonomia   2004-08-06

San Sebastian egunerako prestatu nahi duen legatzaz.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 171. orr.

2 (multzokari gisa)

Ez zekien, esaterako, jaten dugun legatz gehiena, hoberenera jota ere, Argentinatik edo Chiletik datorrela, edo Afrikatik bestela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 139. orr.

2.000 tona legatz gehiago harrapatzeko eskubidea.  Berria - Ekonomia   2004-12-23

Sesituak izan zaizkie 5 tona legatz, Ziburuko portuan salduak izan direnak.  Herria   2002-09-12

3 (jaki gisa)

Barazki batzuk eta legatz errea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 456. orr.

Nik legatz izoztuarekin segitzen diat.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 20. orr.

Chef hoberenak ados daude legatza saltsa berdean munduko jakirik hoberenetakoa dela esateko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 139. orr.

Legatza koxkera eran buztinezko kazolan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 163. orr.

Salda, legatza koskera, lomo errerik Ezpeletako biperraz onturik, [...] bixkotx ala itzozki, kafe eta arnoa barne.  Herria   2003-05-08

Pla-pla egindako erretilukada legatza atera zuenean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 124. orr.

Maiatzean, pobrientzat be lebatza platerean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 221. orr.

Barazkiak; azenarioak, porruak eta ilarrak, arrain garbia (legatza edo merlenka, egosita) eta fruta.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 263. orr.

Legatza eta dilistak hozkailuan gorde ditut, nahi izanez gero afaltzeko jan ditzan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 197. orr.

Egun batean legatza egiten ari zela usaindu nuen.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 39. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Joanden igandean uste gabetarik legatz arrantza gelditu behar izan dute Ondarruko bi ontzik.  Herria   2002-09-12

Hegoaldeko legatza stock-ak 10.200 tonatik behera daude, eta 35.000 tonakoa da gutxieneko maila onargarria.  Berria - Ekonomia   2004-10-19

Legatz xerra batzuk oliotan frijituak. Baina zerbait geratu zitzaion eztarrian, legatz hezur bat bailitzan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 125. orr.

Legatz kutxak garraiatzeagatik.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 31. orr.

Paolak legatz-pastel pare bat ekarri ditu eta japoniarrek arrain pastela probatu dutenean uko egin diote sushiari.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 69. orr.

[Frantziak] legatz eta zapo kuota gutiago eskuratuko du.  Herria   2003-11-13

· Sekulako burukada eman baitzidan presidente legatz begidunak, biok asmo berarekin bateratsu makurtu eta elkar jo genuenean.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 22. orr.

5 legatz kume ik legazkume.
6 legatzetan adlag legatzak harrapatzen.

Arrantzontziek legatzetan ari zirela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 368. orr.

Legatzetan ibiltzen ziren gehienak bi milioi kilo gehiago har zitzaketen Espainiak Frantziari emandako antxoa kuotaren truke.  Berria - Ekonomia   2006-04-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

legatz kumeen (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus