Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

legatu2 1 iz testamentuan uztea.

Dukearen legatuak oso garbi esaten du parkea ezin dela zementatu, izan ere, pasealeku modura baino ez erabiltzeko agindu zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-04-12

Oinordetzak, legatuak ez bezala, ez du inolako nahirik adierazten, ez da gureganako erakutsiko zen inolako asmoren ondorioa.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 22. orr.

Legatu hori ez zela sekula bete, Maria Graçak aitaren desio guztiak albait zehatzen betetzeko legatu hori ez zela sekula bete, Maria Graçak aitaren desio guztiak albait zehatzen betetzeko.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 122. orr.

2 testamentuan utziriko gauza.

Fundazioa baita Oteizaren legatua kudeatzeko arduraduna.  Berria - Kultura   2006-04-21

Emakumeek legatu gisa hartu ahalko zuten jarauntsi gisa jaso ezin zutena.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 185. orr.

Herentzia, legatu edo beste edozein oinordetza dela-eta sortutako ondasun eta eskubideen eskurapenak, heriotza dela-eta bizi aseguruen kontratuen onuradunek egindakoak barne.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 285. orr.

Hiltzean, 1912an, legatu garrantzizkoa utzi zion Bouvilleko liburutegiari: markesaren eskutitzak, egunkari zati bat, mota guztietako paperak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 42. orr.

Autore horienak irakurtzean, nork ez du pentsatuko kapitulu hori jarauntsia legatuen bidez agor ez zedin egina dela?     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 185. orr.

3 irud/hed

Dogmatikoki bazterturiko kristautasunetik bizirik iraundako legatu espirituala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 394. orr.

Astuna zen, inolaz ere, legatu hura.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 44. orr.

Agirrerengandik jasotako hiru «legatu» aipatu zituen: «Euskal identitatea mantenduz» paktuak bilatu beharra, besteenganako gorrotoa baztertu beharra, eta «euskaldun unibertsala» izatearen garrantzia.  Berria - Euskal Herria   2004-04-15

Abertzaletasunaren museoaren esku utzi dute Sabino Aranaren legatu pertsonala.  Berria - Kultura   2004-11-25

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus