Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oroimena galbahearen gisakoa dela diote, legarra atxikitzen duela gogoan, baina pasatzen uzten hondarra. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 41. orr.
Legarra hondar bilakatu, landareak estali eta ito, eta mortua hedatzen dik. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 19. orr.
Material hori legarraren tamainara eho, idortu, eta sailkatu egiten zen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 95. orr.
Pneumatikoek legarra zapaltzean egiten duten klaska. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 128. orr.
Hilobia bi metro eta erdi baino barrenago zen, zur oholez, adreiluz eta legarrez estalirik. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 197. orr.
Emeki-emeki, Mercedes iluna legarrezko bidean aurrera lerratu zen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 292. orr.
Legarrezko eremuan burdinezko bi mahai eta hiru silla herdoildu daude. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 90. orr.
Legar larriaren gainean xinpleki pausatuz [bakailaoa]. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 155. orr.
Zulo inguruan legar xehea, sendabelar bereziak eta beste nahasgarri berezi batzuk ipintzen dituzte sugeak konortegabe uzteko. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 160. orr.
Legar xehe-xehezko hondartza zabal hartan. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 118. orr.
Legar grisez beteriko zakuak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 112. orr.
Izerditua eta hautseztatua, legar-gurdiko nekazari hura bezalatsu. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 197. orr.
Zelatan egoten zen erreginaren bideetan, legar-putzuen eta karobien ondoan. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 130. orr.
Legar-euri bat gertatzen zen erorketaren ondoren. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 130. orr.
Jadanik lau edo bost metrotan harresia goratua zutelarik, erortzen da hargina... beharrik hariña edo legar metaren gainera! Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 25. orr.
Hurbiltzen saiatzen nintzen bakoitzean pago-ezkurrak, sustraiak eta harri-legarrak botatzen zizkidan. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 133. orr.
Korrontearen itolarri geldoa orkatiletan sentitzen genuela, eta hondoko harri legar txikien kirrinka, Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 384. orr.
Kementsua zen, ahoan legarrik gabe hitz egiteko gai baino gaiago. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 124. orr.
Aga gizon zentzuduna zen eta ahoan legarrik gabe hitz egin zuen: [...]. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 124. orr.
Ahoan legarrik gabe mintzo da behera etorritako Buenos Aires moderno hartan. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 131. orr.
Aho-legarrik gabe kritikatu du Alemaniak duen politika, armak ematen baitizkio Ankarako gobernuari. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 11. orr.
Errusiarraren adimen berez zorrotz eta bizia da nagusi, eta errusiarrak ez du legarrik ahoan, ez ditu hitzak egosten [...] hitzetik hortzera asmatzen ditu. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 163. orr.
Traketsenak sagarrak eta legarrak nahastu zituen zuhurtziarik eta zentzurik gabe, eta Euskaldunon Egunkariarena Euskal Herrian gertatu berri diren beste atxiloketen upel berean sartu zuen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 118. orr.
ahoan legarrik gabe (3); legarrik gabe (5)