Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Herritarrak legalki jo dezakeela Estatuaren aurka. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 147. orr.
Xede hori legalki erdiets ezina zela. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 81. orr.
Positiboa da Giza Eskubideak publikoki eta legalki onartuak egotea. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 68. orr.
Bikote ezkondu bati legalki dagozkion onurak. Berria - Gaiak 2004-08-13
Lucindak hemezortzi urte bete berriak zituen, beraz legalki bere buruaren jabe zen emakumea. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 43. orr.
Legalki homizidioa da, hau da, norbait hiltzea asasinoa izan gabe. Berria - Mundua 2004-01-31
Estatu Batuetan legalki egoteko, bisatua indarrean eduki behar da. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 37. orr.
Etikoki errudunak dira, baina legalki arrazoi dute. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 201. orr.