Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

laztu, latz/laztu, lazten 1 da/du ad zirrara bizi batek jo; larritu, izutu.

Oraintxe eman didate, andrea, zure gutuna; irakurri ahala laztu naiz, eta doi-doia utzi dit hari ihardesteko indarra.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 444. orr.

Egizu kontu nola laztu naizen, ikusirik haren bi sehik zekartela zure iloba jauna, gorputz osoa odoletan blai.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 503. orr.

Eta laztu ere egin nintzen lipar batez, harrigarriro.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 52. orr.

Laztu nau, esan dizut.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 63. orr.

Beti estekatua dagoelako zakurra laztu eta arriskutsua egiten da.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 46. orr.

Liburu hau konparatzen dietalarik Iparraldeko gure literaturan aurkitzen diren gerlako lekukotasunei ez dut uste baden [...] Aintziarten egunari honek bezain barna irakurlea inarrosten eta lazten duenik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 12. orr.

2 latz edo latzago bihurtu.

Kearekin boza laztu eta gizonduko zitzaiela uste baitzuten mutiko guztiek.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 39. orr.

Baina oihuak, amore eman ordez, laztu egin ziren.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 217. orr.

Taxitik jaisteaz batera, hautsez betetako haize hotzak eztarria laztu zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 398. orr.

Aurpegia laztu egin zitzaion hitz gorrotatu hura aipatzean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 75. orr.

-Pentsatze hutsez oilo-ipurdia jartzen zaidak! -laztu ziren Anaren ezpain lodi-gorriztak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 122. orr.

Kontrabando hitzak laztu egin ditu pasearien begitarteak, bekatu larria baita merkatari hirian, bakanetakoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 22. orr.

Hauxe gertatu zitzaidan, [...] ezdeuskeria huts kausi daitekeena, baina kinka hartan jadanik enetzat aski latza eta nahasia zen eguna oraino gehiago laztu eta nahasi zuena.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 142. orr.

Horrek egoera laztu besterik ez du egiten.  Berria - Harian   2005-08-31

Halere, unerik larrienetan guri laguntzen aritu dira, batez ere 2001ean eta 2002an okupazioa laztu zenean.  Berria - Mundua   2004-04-02

3 (ileaz mintzatuz)

Ileak laztu egiten dira honelakoak entzunda.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Buruko ileak laztu zaizkit oihala hurre-hurretik ferekatzean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 55. orr.

Baina zergatik, hitz haiek irakurtzean, laztu zitzaizkidan buruko ileak, eta zergatik gogortu zitzaidan zainetan odola?  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 29. orr.

Ileak lazteko moduko zerbait.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 68. orr.

Bizkarreko ilajea laztu egin zitzaion guztia, buztana zurrundu, eta nerbioak, zuntzak eta zainak ikusi nizkion tenkatzen, zintzur aldean hasi eta zango zailetan buka.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 112. orr.

· Azala laztu zitzaidan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 27. orr.

Aldi berean loroari ere lumak laztu zitzaizkion.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 167. orr.

Argiarekin, urruntasuna piramidez eta dorrez laztu zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 116. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Zure gutunak lazturaz izoztu nau.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 295. orr.

-Armatan hain gizon laztua baldin bahaiz, ez diok ezetz erranen hire ezpata nirearekin gurutzatzeari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 248. orr.

Bibote gris laztu baten gainean, bere aurpegiak ez zuen ezer adierazten. bere masail-bizar laztuak eta sudur heze sentikorra.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 56. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ilea lazteko (4); ileak lazteko (6); ileak lazteko moduko (3)

ileak lazten (4)

ileak laztu (11)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus