Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Siberiako eguraldiaren laztasun eta gordinkeriari aurpegi emateko prest. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 137. orr.
Ospitaleko usain sarkorrak laztasun berezia ematen zien oroitzapenei. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 40. orr.
Bulegoburuak, bere laztasun guztia kordokan, tea hartzera gonbidatu zuen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 335. orr.
Orduan soilik leundu zuen urte askotako laztasun hura. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 338. orr.
Errieta egingo nion iraganagatik eta orainagatik, zorrotz baina laztasun handiegirik gabe. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 65. orr.
Ukaezina da lanari darion edertasun poetikoa, baina estetikaren laztasun erabatekoak eta erritmoaren geldotasunak asko murrizten dute La Zarandaren proposamen honetaz gozatzeko aukera. Berria - Kultura 2004-03-18
Musikaren erabateko laztasun abstraktuak asko murrizten ditu lanaren posibilitateak. Berria - Kultura 2004-09-17
Bijilia gogorrez eta laztasun handiz gorputza zigortuz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1084. orr.
Nahiz eta santuak indar guztiz anaiak bizitza latzera bultzatu, ez zen laztasun gogorregiaren aldeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 768. orr.