Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gameluaren larrua bezain laztangarria den txamarra batekin. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 54. orr.
Ez gorputz eder, ez aldi eder, ez begiok hain maite duten argi zuria, ez lelo guztien doinu leunak, ez lore, gantzuki eta lurrinen usain gozoa, ez mana, ez ezti, ez haragi atal laztangarriak. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 242. orr.
Beharbada, mutil zurbil argal horrek bere lehenbiziko senarra zekarkion gogora, emetasun laztangarriko proventzar horietako bat, hil arte biziki maite izan zuena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 67. orr.
Ardo zuria berez sartzen da, leihotik barrura sartzen den kaleko argia bezain laztangarri. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 35. orr.