Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

laztandu, laztan(du), laztantzen 1 du ad laztan egin. (norbaitek)

-Laztan nazazu.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 50. orr.

Eseri denean Itxasok laztandu egin du leunki bizkarrean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 294. orr.

Zenbat maite zuen kontatuko zion musuen bitartez eta astiro-astiro laztanduko zuen, zilborrean putz eginez.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 52. orr.

Elkar laztandu dugu ia elkar ukitu gabe, leialtasun erdibiturik gabe, denboratik kanpo.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 210. orr.

Nire asperdura nabarmentzeko betaurrekoek minberatutako sudurra laztandu dut.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 120. orr.

-Ez zenuen gaizki egin -onartu zion Einsteinek, bibotea laztanduz.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 21. orr.

Oinak musuka laztantzen zizkion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 376. orr.

Eskuarekin ileak laztandu dizkio.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 132. orr.

Eskuin eskuko hatz puntez bere ezpainak laztantzen hasi zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 32. orr.

Amak burua laztandu zidan irribarrez.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 35. orr.

Emakumeak urez beteriko edalontzi bat ekarri zuen sukaldetik, eta bekokia laztandu zion leunki gero.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 154. orr.

Bidaiariek galdeketari ekiten zioten bitartean, Ruben eta bion belaunek elkar laztanduz jardun dute.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 237. orr.

Neskak ezpaineko zauria hatz batez laztandu zion-.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 145. orr.

Zenbat aldiz ez ote zituen laztandu Julenek Mirariren bular haiek.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 59. orr.

Izugarri gustatzen zaio lagunak klitoria musuka, miazka eta laztan diezaion.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 250. orr.

Nolako jainkosa-ipurdia! laztandu gura dut!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 178. orr.

Laztandu katuaren bizkarra.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 94. orr.

2 (zerbaitek)

Urak esku leunak ditu, eta gorputzaren zoko-moko guztiak laztandu dizkit.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 37. orr.

Olatuek oin biluziak laztantzen zizkioten, eta damak liburu bat irakurtzen zuen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 97. orr.

Haize bolada hotz batek laztandu zuen emakumearen musu goibela.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 89. orr.

New Yorkeko txalo zaparradak laztandurik, baina txaloen jatorrian dagoen gerra lekukotasunaren laztan mingarritik urrin, uda hori Ernest Hemingwayk Biminin emango du.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 82. orr.

3 (norbaitek zerbait)

Esku dardarati batez laztandu nuen burdina zaharra.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 267. orr.

Musika aparatuaren ondoan zegoen zutik, diskoaren karpeta urdina laztantzen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 132. orr.

Eta zorigaitzezko gau hartan, aspaldiko partez pilota hura esku ahurrean harturik, luzaz ferekatu, laztandu nuen, anaiaz hobeki oroitzeko.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 26. orr.

Jaio orduko hil den haurraren hilotza bezala laztantzen zuela arma itzali berria, dohakabeki negar eginez.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 10. orr.

Bada balak oroitzapenik ederrenak bailiren laztantzen dituen jendea.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 169. orr.

Arratsaldeko eguzki xamurrak teilatuak laztantzen zituen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 84. orr.

4 irud/hed

Eta berriro bere oroitzapenak laztanduz, uso bat biek bota uste zutenean sortzen ziren mokokaldiak datozkio gogora.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 170. orr.

Mingarriro laztantzen nau haren oihartzunak, arima barruraino sartzen zait, bihotzaren inguruan kiribiltzen da.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 321. orr.

Alkoholak laztandu egiten ditu minak.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 129. orr.

Ginebrak laztandu egiten ditu izotz puskak.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 72. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Hura bai sekula sentitu ez nuen laztandu-nahi bizia!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 58. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus