Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lazgarrikeria (orobat latzgarrikeria g.er.) iz lazkeria, izugarrikeria.
Probintziaren atal hura, tatariar armadaren bi zutabeek eratzen zuten sardearen erdian kokaturik, inbasioaren lazgarrikerietatik urruti egon zen ordu arte. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 223. orr.
Bi kazetariak «berehala» askatzeko eskatu zien bahitzaileei, «lazgarrikeria honekin amaitzeko eta islamaren baloreeen arabera jokatzeko». Berria - Mundua 2004-09-01
Errusiako agintarien aldetik gurako genuke jakitea, lazgarrikeria hau [Beslango eskolakoa] nola gertatu ahal izan den. Berria - Mundua 2004-09-05