Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lazgarri (orobat latzgarri g.er.) 1 izond lazten duena, izugarria.

Gau lazgarri hartan ezingo zuen lorik egin.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 18. orr.

Herio, oihu lazgarri bat bota eta gero, dantzan hasi zen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 34. orr.

Inor ez da harrituko aitortzen badut ikuskizun lazgarri horrek egundoko zirrara eragin duela nigan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 200. orr.

Gernikako erauntsi lazgarriaren ondotik, laster hasi zen beraz, 1939an, II. Mundu Gerla.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 74. orr.

Orduan esan nien bi egun bazirela naufragio lazgarri batetik onik irten nintzela.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 200. orr.

Bidaiari guztiak hil ziren istripu lazgarri honen zergatiari buruz ez da bertsio ofizial erabakiorrik plazaratu.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 47. orr.

Egunen batean gerra lazgarri hau ere bukatuko da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 274. orr.

Hiru egun joaiten dira agonia lazgarri hortan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 133. orr.

Zein ote zen amaren egia lazgarri eta beldurgarri hura?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 134. orr.

Oinaze lazgarri batek zaurturik.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 142. orr.

Miseriarik handienak, izugarrikeriarik lazgarrienak pairatu ondoren.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 212. orr.

Ezinegon lazgarri baten izerdi hotzak heriotzaren koloreko gailur hotziletara bulkatzen duela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 279. orr.

Ez al da hori gauza ankerra, kriminala, lazgarria?  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 224. orr.

Lazgarriak dira kantuen hitzak; lazgarriak, doinuak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 29. orr.

Lipar erraldoi horretan, milioika egintza ikusi ditut, atsegin nahiz lazgarri.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 169. orr.

Eta banekien apaiz zaharra hilkutxan zerraldo zegoela guk ikusi bezala, serio eta lazgarri heriotzan, kaliza hutsa bular gainean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 26. orr.

Beraren zerbitzura lanean ari zen gizona hain modu lazgarrian hiltzen utz ez zezan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 851. orr.

2 ile-lazgarri izond ileak lazten dituena.

Istorio ile-lazgarri baten inguruko esanak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 190. orr.

Norbaitek horretan dibertitu gura badu, bi alorron bilketak ziurtatua du uzta oparo bat ile-lazgarria.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 226. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus