Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

laxotasun 1 iz laxoa denaren nolakotasuna.

Doinuak eta errimak laxotasun handiagoa dute (kantatu edo errimatu daiteke oso ondo, ondo, ez hain ondo, erdipurdi, gaizki, oso gaizki..., baina neurriak ez du inongo eskalarik onartzen.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 83. orr.

Laudoriozko hitzekin mintzatu zen liburuei buruz orokorrean, gizabanakoa laxotasunetik salbatzen dutela oharraraziz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 396. orr.

Nagusiaren gogobideak zuzenak dira, baina laxotasunez aplikatzen ditu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 54. orr.

Ez bertsolariek bezala, laxotasunez, jarrera harro batez baizik.  Berria - Kultura   2004-11-28

Ahoskera baten transkripzioa zenbaterainoko xehetasunez egiten den da kontua: laxotasuna eta zehaztasuna, betiere, erlatiboak dira.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 144. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Tabernan bere lekua hartu duen bakoitzaren bisaia aztertuz, eskuekin zer egiten duen, hankak nola ezarriak dauzkan, edota begiradari darion txingar argia edo asperdura halako betazal-murgiltzearen arabera, asmatuko nuke gutxi-asko zertaz ari diren, eta gaiak haien bizitzarekin duen loturaren estura-laxotasun neurria.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 55. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus