Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
laxo2 1 iz adkor lazoa.
Disenatzaile zigortu hauek denak eskola beretsutik etorriak izango dira: laxoen erremedioa iruditzen zaie luzitzeko biderik egokiena, eta laxoz jositako arropekin lehertzear gauden opari-kutxak bihurtzen gaituzte. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 22. orr.
Goiko solairuan agertu ginen biok, arropa zikinen saskia bion artean genuela, iruditxoz eta urdin eta arrosa koloreko paperezko laxoz apainduta. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 161. orr.
2 lakioa.
Deabruak anitz sare badu ere arimen atzemateko, ez du batez ere hainbat harrapatzen, nola emazte gaixtoez, eta haiek hedatzen eta paratzen dituzten artez, sarez, laxoez eta segadez. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 152. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)
laxoa osatu (8); laxoa osatu eta (4)