Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

laxo1 (orobat lazo g.er.) 1 izond estua edo hertsia ez dena, tinko loturik ez dagoena. ik lasai 4.

Kamiseta laxoa eta kulero ttipiak baizik ez zituela soinean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 339. orr.

Gauzak eta jendeak harreman tinko eta betan laxo batean daude.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 176. orr.

Ebakera laxoak silaba luzeetan gertatzen direla.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 187. orr.

Baina bete bezain pronto zakua hustu: laxo baitzen hari-tartea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 35. orr.

Giro estu, zorrotz samar kontrolatutako batetik beste giro laxoago eta lasaiago batera igarotzetik sortu ote zitzaidan?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 83. orr.

Transkripzio laxoa eta transkripzio zehatza bereizten dira maiz eskuliburuetan.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 144. orr.

Jendea, adibidez, alde batetik oso laxoa da, sexu kontuetan ere bai.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 41. orr.

Leunki pasatzen zuen eskua muskulu bigun, laxoetatik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 74. orr.

Esaldiaren halako definizio zabalarekin -eta halako zentzu laxoan- zaila da ikustea nola ezagut daitezkeen enuntziatuak ez diren esaldiak eta esaldiak ez diren enuntziatuak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 96. orr.

Adiera orokor laxoan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 77. orr.

2 lasaia.

Horrela zihoan sukaldeko lana, bakoitza berean, berriketa laxoan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 163. orr.

Giroa laxoagoa zen orain.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 73. orr.

· Poliziaren sareen zuloak laxoegiak ziren.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 28. orr.

• 3 (predikatu edo adizlagun gisa)

Garai horretan aitaren galtzak ez nituen hain lazo, luzexeagoa bainintzen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 204. orr.

Estu jarri nintzen batetik, baina burua laxo neukan bestetik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 45. orr.

Hazpegiak laxo, poztasunez eta handikeriaz beterik zihoan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 217. orr.

Biloak pixka bat nahas zeuzkan eta gerriko zinta laxo.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 306. orr.

Ez nuen buruko minik, eta tabakoak bularraldean ezartzen duen hersturatik laxoago zeuden ene birikak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 231. orr.

4 (pilotan) ik beherago 8.

Erran behar da ere luzean edo laxoan zela orduko pilotako jokoa.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 118. orr.

Bezperetarik landa gaztek pilotan ari behar dute: "laxoan, errebotean edo bederen plekan", molde hau ez zen oraino nagusitua.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 137. orr.

Laxoan aritzeko ez da plaza egite beharrik; aski da zelai bat leuna.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 121. orr.

Bere lagunekin "laxoan" pilotan aritzeko.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 114. orr.

Pilota partida bat laxoko joko xaharrean.  Herria   2004-08-12

5 laxoan adlag aske.

Sorbaldetaraino heltzen zitzaizkion ileak noiztenka laxoan uzten zituen edo bestela, buztan batean bildurik  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 12. orr.

6 laxorik adlag aske.

Buru ederreko adats iluna laxorik bazeraman.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 38. orr.

7 laxo-laxo adlag lasai-lasai.

Egun batez, ordea, haurra, nehor ohartu gabe etxetik alde egin, trenbidean laxo-laxo etzan, eta loak hartu zuen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 133. orr.

Uzkia laxo-laxo sentitzen nuen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 52. orr.

8 plaza laxo1 laxoan jokatzeko pilotalekua.

Sortu zirelarik orain bezalako pilota plazak, hala nola ezker pareta, trinketa, plaza laxoa, eta abar, tantoka kondatzeko orde segitu zuten luzean bezala kondatuz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 18. orr.

Plaza laxoa 1924-an egin zen, Olinpi-Jokoak Parisen muntatu ziren urtean.  Herria   2005-02-10

Pilota plaza hori lurrera botatu behar litekeela uste dute batzuek, presidentak aldiz, atxiki ttipian arizana baita gaztean, dio urruntxago, Quintaouko ordokian eraikitzen ahal litekeela aise plaza laxo bat.  Herria   2004-07-08

3 herriko etxeak eskertuak izan dira, urririk Abarratia pilota batasunari uzten baitituzte, plaza laxo, trinket eta ezker paretak.  Herria   2005-03-10

9 plaza laxo2 laxoko jokoa.

Erran behar da galtzaleak Frantziako xapeldun direla plaza laxoan.  Herria   2005-12-01

Urruñako arrabotean jokatu dira plaza laxoko finala hauk: [...].  Herria   2004-07-29

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus