Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lauzatu berria nuen logela bateko komuna. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 35. orr.
Karrikak ere harri berdinez lauzatuak dira. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 82. orr.
Eraikin txikiak eta lorategiak nahasian, han-hemen; trakets lauzatutako kale estuz gurutzatuak eta ehun urteko zuhaitzez inguratuak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 209. orr.
Leihoaren beste aldean hasten zen etorkizuna, maitale txoroez beteriko Singleton parkearen gainetik igaro eta poemez lauzaturiko Londres ketsura iristeko. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 85. orr.
Williams andrearen aurretik zihoan urduri, korridore lauzatuan zehar. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 30. orr.
Pareta lauzatuaren ondo-ondotik. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 176. orr.
Zoru lauzatuko pitzaduretatik. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 22. orr.
Plaza lauzatura ematen zuen ataria, zuzena izan ordez, zeiharra zen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 209. orr.
Hura bukatzen zen tokian, patio txiki lauzatu bat zegoen, trasteak gordetzeko balio ziena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 87. orr.