Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ebazpenaren lausotasun horrek hainbat kezka eragin ditu gizartean. Berria - Euskal Herria 2004-01-29
Imbonati kalearen erdi parerako lausotasunetik irtenez zihoan, eta Porta Voltara orduko garbi eta zehatz ari zen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 167. orr.
Hainbat neurri eta moldetako letrak ikusten zituen, inolako lausotasunik gabe, baina "grekerazkoak" edo "hebraierazkoak" begitantzen zitzaizkion. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 27. orr.
Lausotasun horrek, bai ikusmenari, bai gnosiari erasaten zion. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 142. orr.
Dardara eragiten zidan lausotasuna eransten baitzuen pintzelkada bakoitzean, eta dardara are larriagoa, zergatia ez nekielako. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 40. orr.
Gardentasun konbentzional hori ia pintura guztian izan da [..] inpresionismoa arte, inpresionismoak egin baitu gardentasun horren aurka, lausotasuna landuz. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 209. orr.
Anaia Martin azkenengo urteetan bizi zeneko lausotasun sorgor hartatik une batzuez erabat libratu zela esango nuke, hain bixia izan baitzen haren begien keinua , eta hain azkarra eta argia haren arrapostua. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 119. orr.
Ulertzen zailagoak, asaldagarriagoak, eta aieru txarrekoak, apika, "lausotasun" aldi luzeak ziren. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 142. orr.
· Eta hala ere hobe zen topikoetan babeste hori, ezen ez beste alemanen bihurri-lausotasun lorapuztua baino. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 293. orr.