Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lausengu 1 iz norbaiti, haren onginahia irabazteko, esaten zaizkion hitz labainak edo egiten zaizkion txerak, askotan engainuzkoak.

Lausengu hark hunkitu egin zuen. Husainik ez zuen denbora gehiago lausenguetan xahutu nahi izan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 92. orr.

Aurrena lausenguz bete zuen, eta hurrena kalezuloko eta alboko auzuneetako esamesak kontatu zizkion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 34. orr.

Bere zurikeriaz menperatu eta bere lausenguz bereganatu zuen. ik beherago 4.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 36. orr.

Ai, zer miserablea naizen lausenguak egiten hasten naizenean!  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 189. orr.

Lausenguak utzi eta pisu handiagoko arrazoiak agertzeko aldia nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 97. orr.

Hitzok ez ziruditen arima-zaindari batek esanak, lausengua eta koipearen azpian lehortasun hotza igartzen da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 241. orr.

Ez diogula jaramon handirik egin behar gizonen lausengu edo mesprezuei, eta sentimendu hutsal eta zentzugabe hauei entzungor egin behar diegula. konfiantzaz eta ausardiaz jokatzen zuen gauza guztietan, inolako zurikeria eta lausengutan ibili gabe.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 108. orr.

Iduritu zitzaion hitz horiek ez zirela zinez lausenguzkoak, eta osaba zehazki begiztatu zuen, esaldi trukaketa laburrean nehondik ere aldatu ez zitzaion aurpegi aire haren gibelean zer gordetzen ote zen jakiteko ahaleginetan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 122. orr.

Lausenguak ere sortzen du elkartasuna, baina menpetasunaren edo fede txarraren kutsuarekin.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 521. orr.

2 irud/hed

Itsaso jabalaren lausengu traidoreak ezin zuen inor erakarri bere uhin irrigileen engainura.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 363. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Zuzendari txit agurgarriak, bitartean, bere lausengu-sortarekin segitu zuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 230. orr.

Eta halako lausengu-korda luze bat korapilatzen hasi da haren mingain lodia.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 230. orr.

Baina hura ez zen lausengu zale (gizon gehienak bai, pentsatu zuen).  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 74. orr.

4 lausenguz adlag

Onez onean saiatu zen lehenik, txeraz eta lausenguz, eta mehatxuekin gero.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 69. orr.

Emakume gaiztoarengandik gordeko zaituzte eta lausenguz ari zaizunarengandik.  Elizen arteko biblia   EsZ 6,24

Mirespenez edo lausenguz begiratzen diola pentsatuz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 53. orr.

-Ea, tira! -esan zion Ronek lausenguz, bolanteari astindutxo bat emanez-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 65. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus