Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lausengatu, lausenga, lausengatzen 1 du ad norbaiti, haren onginahia irabazteko, hitz labainak esan edo txerak, askotan engainuzkoak, egin. ik losintxatu; balakatu.

Ez dute estimatzen; lausengatzen dute ordea.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 110. orr.

Emakume bat nola lausengatu ondotxo dakiten horietakoa.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 42. orr.

Zu lausengatu nahian nenbilen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 166. orr.

Ez naiz inoren alde jarriko, ez dut inor lausengatuko.  Elizen arteko biblia   Jb 32,21

Pauline lausengatua sentitu zen hasieran, baina atzera egin zuen segidan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 308. orr.

Hamar urte dira jo eta ke ari naizela lausengatzen hemengo dirudun zeken zikin batzuk, nahiz eta gogoz emango nizkiekeen muturreko on batzuk topatzen ditudan bakoitzean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 91. orr.

Lausengatu egin nuen, hori delako mozkor bat tratatzeko modu hoberena.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 177. orr.

Ez zuen umorerik Ahalguztiduna lausengatzeko, jakintza-emaile, hilen bizi-emaile, gaixoen sendatzaile, atxilotuen askatzaile deitzeko, edo Bere santutasuna Sionera berriz eramanda Jerusalem berreraiki zezala erregutzeko.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 169. orr.

Nahi nuke nire neskatxak ni pixka bat zaintzea eta lausengatzea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 231. orr.

2 irud/hed

Ohoreak lausengatuta, denbora luzez prestatu nuen nire hitzaldia Hartu duen xede horrek neure buruari diodan maitasuna lausengatu du, aitor dizut.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 99. orr.

Trebeki lausengatzen gure bi gutizia maiteenak.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 61. orr.

Eta diru-epifania honek, automatikoki gobernuaren ospea sustatzeaz gain, aukera paregabea ere ematen dio bere burua lausengatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 78. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus